Rigi

Rigi
Datu orokorrak
Garaiera1.797 m
Prominentzia1.288 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak47°03′N 8°28′E / 47.05°N 8.47°E / 47.05; 8.47
MendikateaSchwyzer Voralpen (en) Itzuli
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Schwyz kantonamendua

Rigi Suitzako erdialdean dagoen mendi bat da, eta suitzar Alpeetan dago. "Queen of the Mountains" edo mendien erregina bezala ezagutzen da.

Mendia erraz irisgarria da garraio publikoarekin. Rigik neguan eta udan txango ugari eskaintzen ditu, esate baterako, eskia edo lera. Goldau-tik eta Vitznau-tik igo daiteke Rigi-Bahnen (kremailera-trena) erabiliz, eta Weggis-tik teleferiko bidez. 

Rigi udan

Rigi mendiak 90 km²-ko aisialdirako eta kirolerako eremu bat eskaintzen du eta hainbat mendi-ibilbide edo mendi-txango aukera eskaintzen ditu. Bertan, bisitariek markatutako puntu desberdinetako 150 km-ko ikuspegi panoramikoa ikus dezakete.

Rigi neguan

Rigi mendia neguko kirolak, neguko ibilaldiak eta aisialdirako praktikak egiten dituzten pertsonentzako gogokoena da. Hurrengo ekipamendua Sport Center-en alokatu ahal izango da, Rigi Kulm-en: airboard-ak, lerak, elur-erraketak, makilak, eskularruak, eski-txanoak, galtzerdiak, eski-betaurrekoak eta gehiago leku bakarrean eros daitezke.

Ibilbideak
Erraketa-ibilbideak 1,5/3/4,5 km
Neguko bidezidorrak 35 km
Eski-lasterketak 7 km
Airboard / Lera
 Airboard-pista 3,6 km
Kulm-Staffel lera-pista 4 km
Kulm-Schawandi lera-pista 3,6 km
Eski gunea
Altitudea 1300-1800 m
Eski-pista erraza 3,9 km
Eski-pistak guztira 9 km

Irudi-galeria

  • Lurrun trena
    Lurrun trena
  • Gailurretik hurbil dagoen estazioa
    Gailurretik hurbil dagoen estazioa
  • Ikuspegia gailurretik
    Ikuspegia gailurretik
  • Luzerne lakua Rigi-tik ikusia
    Luzerne lakua Rigi-tik ikusia
  • Suitzako erdialdeko Alpeen ikuspegia Rigi Kulm-tik
    Suitzako erdialdeko Alpeen ikuspegia Rigi Kulm-tik

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q15291
  • Commonscat Multimedia: Rigi / Q15291

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 233685051
  • GND: 4050044-5
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 007449
  • Wd Datuak: Q15291
  • Commonscat Multimedia: Rigi / Q15291