Obulutegiko minbizia obulutegiko edozein tokitan agertzen den tumore gaiztoa da. BRCA1 eta BRCA2 genetan sortutako anomaliek sortzen dute.[1] Gehienetan asintomatikoak dira.[2]
Usuenak jatorri epitelialekoak dira (serosoak, muzinosoak, endometrioideak nahiz zelula argikoak). Beste mota bat mesenkimatik sortzen da, eta zelula germinaletatik beste batzuk -horrek teratomak, tumore dermoideak, zaku bitelinotik eratorritako tumoreak eta korioepiteliomak garatzeko aukera ematen du-. Azkenik, badira kordoi sexualetatik eratorritako tumoreak ere (pikor-geruza edo granulosako zelulen tumoreak, esaterako).[3]
Erreferentziak
↑Young, Robert C.. (2005). Jameson JN, Kasper DL, Harrison TR, Braunwald E, Fauci AS, Hauser SL, Longo DL ed. Harrison's principles of internal medicine. (16. argitaraldia) New York: McGraw-Hill Medical Publishing Division ISBN 0-07-140235-7..