Nikolas Segurola
Nikolas Segurola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1939ko martxoaren 28a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2023ko abenduaren 30a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | artzaina, fraidea eta bertsolaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Nikolas Segurola Etxaniz (Largarate baserria, Matxinbenta, Azpeitia, Gipuzkoa, 1939ko martxoaren 28a[1] - 2023ko abenduaren 30a[2]) euskal artzain, fraide eta bertsolaria izan zen.
Segurola 1951n joan zen Arantzazuko santutegira bizitzera, 12 urterekin, eta 70 urte baino gehiago igaro zituen bertan. Besteak beste, bertako Gomiztegiko Artzain Eskolaren sortzaileetako bat izan zen. Gaixotasun batengatik etxera itzuli behar izan bazuen ere, behin betiko hara itzuli zen 19 urte zituenean. Arantzazu inguruko Gomiztegi baserriko abereak zaintzea izan zuen lan. Baina, fraideak gutxitu ahala, erabaki zuten han zituzten 1.200 txerriak, 6.000 oiloak eta 30 behiak kendu eta ardiak jartzea. Hortik sortu zen Arantzazuko Gomiztegi artzain eskola.[3] Ardi latxa eta Idiazabalgo gaztaren alde lan handia eta oparoa egin zuen
Hitz jario handiko gizasemea, mila bertsotik gora ditu eginak, eta Arantzazuko liburutegian daude gordeta. 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile izan zen.
2020ko urtarrilaren 26an Urnietan ENBA baserritar sindikatuak "Baserritarron laguna" saria eman eta omenaldia egin zitzaion.
Erreferentziak
Bibliografia
- Nikolas Segurola: Fraide, artzain eta bertsolari, Xabier Euzkitze, Iñaki Beristain eta Eduardo Urarte, Arantzazuko Frantziskotarren Argitaletxea, 2017
Kanpo estekak
- Datuak: Q83796583