Neretva

Neretva
Неретва (sr)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera225 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′17″N 18°33′27″E / 43.2714°N 18.5575°E / 43.2714; 18.5575
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Buna (en) Itzuli
    Bregava (en) Itzuli
    Rakitnica, Neretva (en) Itzuli
    Trebižat (en) Itzuli
    Rama (en) Itzuli
    Krupa (en) Itzuli
Arroaren azalera5.581 km²
Arro hidrografikoaAdriatic Sea basin (en) Itzuli
Ur-emaria378 m³/s
LakuakJablaničko Lake (en) Itzuli, Salakovac Lake (en) Itzuli eta Grabovičko Lake (en) Itzuli
Bokalea
()
Adriatikoa

Neretva[1] (zirilikoz Неретва, italieraz: Narenta, nɛ̌rɛtʋa ahoskatua), Herzegovinako Dinariar Alpeetan sortu eta Itsaso Adriatikoan dagoen Ploče herrian (Kroazia) delta osatuz itsasoratzen den ibaia da.

Ibilbidea

Dinariar Alpetan sortzen da 1.227 metrotako altueran. Hasi bezain laster arroila handia sortzen du eta Mostarrerako bidean (Bosnia-Herzegovina) hiru urtegi zeharkatzen ditu. Eskuin aldetik Rakitnica, Rama eta Trebižat errekak gehitzen zaizkio eta ezkerretik Buna eta Bregava. Azken 30 kilometrotan delta zabala osatzen du Itsaso Adriatikoan sartu aurretik. Azken 22 kilometroak baino ez ditu Kroazian egiten.

Zeharkatzen duen hiri garrantzitsuena Mostar da. Bertako zubi zaharra, Stari Most UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2005ean. Beste hiri aipagarri batzuk Konjic, Metković eta Ploče dira.

Neretva izena

  • IX. mendean Neretva ibaiaren inguruan Neretvako printzerria osatu zen, Pagania bezala ezagunagoa izan zena.
  • Gaur egun Kroaziako eskualde bat Dubrovnik-Neretva eskualdea da.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190777
  • Commonscat Multimedia: Neretva / Q190777

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 247185012
  • GND: 4075276-8
  • LCCN: sh85090885
  • NKC: ge525449
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 2090864
  • Wd Datuak: Q190777
  • Commonscat Multimedia: Neretva / Q190777