Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Midazolam[1] erdibizitza laburreko bentzodiazepina da. Eragin antsiolitiko, hipnotiko, amnesiko, konbultsiokontrako, muskulu erlaxatzaile eta segarriak ditu.
Midazolam uretan disolbagarria den bentzodiazepina bakarra da, gainerakoak liposolugarriak baitira. Bere erdibizitza 2 ordu ingurukoa da eta honek bere erabilpen terapeutikoan zeresana izango du.