Maider López Sáenz

Maider López Sáenz
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1975eko martxoaren 22a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta land artist (en) Itzuli
Parte-hartzailea
maiderlopez.com

Maider López Sáenz (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko martxoaren 22a), euskal artista eta sortzailea da. Arte Ederretan lizentziatua, hasieran pintura lantzen hasi zen, baina lekuak dira gaur egun bere lan-esparru nagusia. Sorterrian zein atzerrian, egungo Euskal Herriko artistarik entzutetsuenetariko bat da. Bere lana hainbat tokitan erakutsi du, hala nola Veneziako, Istanbuleko eta Sharjah-eko biurtekoetan, eta hainbat tokitan egin ditu esku-hartzeak, iraunkorrak zein iragankorrak; esate batera, Euskal Herrian eta Austrian.

Ibilbide artistikoa

Maider López Donostian jaio zen, 1975eko martxoaren 22an.[1][2] 1998an EHUko Arte Ederretan lizentziatu zen, eta 1999an master bat egin zuen Londresen, Artearen eta Diseinuaren Chelsea College unibertsitatean.[1] Hasieran pintura lantzeari ekin bazion ere, denborarekin bere lanak tokietarako bidea egin du, eta lekuak dira, gaur egun, bere lan-eremu nagusia.[3]

Lópezek espazio publikoan eta arkitekturan esku hartu ohi du, eta, askotan, bere lanek ikuslearen parte hartzea eskatzen dute; izan ere, ikuslea ere tartean sartzen du eta era sotilean bestelakoturiko espazio baten parte egiten du.[4]

Sormen-prozesua argazki-makina batekin haste du: milaka argazki ateratzen ditu, lekuaren ezaugarriak ondo aztertzeko. Gero, argazki horiek guztiak ikusi, eta idatzizko apunteak hartzen ditu; adibidez, "hiru arbola, baina buru bakarra". Ondoren, "bat-batean, ideia abstraktu horietako guztietako bat garatzen hasten da, irudi baten bidez".[3] Irudiekin egiten du lan, baina, batez ere, testuen bidezko irudiekin.[3] Bere lanari jartzen dion erronka nagusia da tokiz kanpo dagoen ezer ez sortzea; hots, egiten duen guztiak kokalekuarekiko harmonian egon behar du.[3] Lana garatu ahal izateko, ezinbestekoa zaio lekuarekiko lotura bat izatea.[3]

Lópezek hainbat beka eta sari jaso ditu.[5]

Lan hautatuak

Mountain (Lower Austria Art in Public Space; Grafenegg, Austria, 2013)
  • Ataskoa, Intza, Nafarroa (2005)
  • Veneziako 51. Biurtekoa (2005)
  • Columnes, Caixa Forum, Bartzelona (2006)
  • AdosAdos, Guggenheim Bilbao Museoa (2007)
  • SCAPE Espazio Publikoko Artearen Biurtekoa, Zeelanda Berria (2008)
  • Line of Sight, Zendai Moma Museoa, Shangai (2008)
  • Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerri Batuak (2009)
  • Diseinuaren Nazioarteko Biurtekoa, Saint Étienne (2010)
  • Polder Cup, Arte Garaikidearen Witte de With Zentroa eta Skor, Holanda (2010)
  • Éclats, Centre Pompidou-Metz (2010)
  • Mountain, Lower, Austria Contemporany (2013)
  • Mom, I am Barbarian?, Istanbuleko13. Bienala (2013)
  • Play Time. Les Ateliers de Rennes, 4a biennale d'art contemporain. Rennes, Frantzia. (2014)
  • 25 People on 25 Hills, 25 People on 1 Hill, Kapadozia, Turkia (2015)
  • Desplazamiento. Koldo Mitxelena eta MARCO (2015)
  • 1645 Tizas. Matadero, Madril (2016)
    Iturriak maider lopez

Erreferentziak

  1. a b Lopez, Maider. MAider Lopezen webgune ofiziala. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  2. «Biografia Maider López» Guggenheim Bilbao Museoa (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  3. a b c d e [|Astiz, Iñigo]. «Pintzelak beti mintzo dira pintoreaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  4. «Maider López» Tabakalera (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).
  5. Maider López Sáenz. (Noiz kontsultatua: 2017-08-20).

Kanpo estekak

  • Maider Lopezen webgune ofiziala
  • Elkarrizketa: "Pintzelak beti mintzo dira pintoreaz" Iñigo Astiz (Berria, 2017ko abuztua)
  • Maider López Auñamendi Entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q37530129
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 87312531
  • ISNI: 0000000081617491
  • BNE: XX1587270
  • GND: 142288837
  • LCCN: no2012039652
  • Tabakalera ID: 19778
  • SUDOC: 124037437
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 77889
  • Lur: 03900/eu_l_2433/l2433
  • Wd Datuak: Q37530129