Lehen Federazioa

Lehen Federazioa
Primera Federación
Antolatzailea Espainiako Futbol Federazioa
Konfederazioa UEFA
Sorrera 2021-22
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 40 (20 taldetako 2 multzo)
Maila 3
Igoera 2. mailara
Jeitsiera Bigarren Federaziora
Garaipen gehien Racing de Santander (1)
Amorebieta (1)
Deportivo Coruña (1)
Txapelduna Galizia Deportivo Coruña
(2023-24)
Webgunea www.rfef.es


Lehen Federazioa (gaztelaniaz: Primera Federación), Espainiako futbol liga txapelketaren hirugarren maila da, bigarren B maila desagertuta 2021/2022 denboraldian abiatu zena. Sorreran, RFEF lehen maila (gaztelaniaz: Primera División RFEF) zuen izena.

Sorrera

2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, RFEF lehen maila hain zuzen ere[1]. Gainerako taldeek Bigarren Federazioa osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.

Lehia sistema

Sailkaturiko 40 taldeak 20 taldetako bi multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Bigarren mailara eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bi talde igoko dira.

Bigarren Federaziora jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak.

Palmaresa

Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Gainerako igoerak Euskal taldeak Berriak
2021-22 Kantabria Racing Santander 3-0 Andorra Andorra Gaztela-Mantxa Albacete
Valentziako Erkidegoa Villarreal B
8. Real Unión
15. Bilbao Athletic
19. Tudelano
19. Amorebieta
20. Real Sociedad B
1. Osasuna B
2022-23 Euskal Herria Amorebieta 3-2 (3-0, 2-0) Galizia Racing Ferrol Madrilgo Erkidegoa Alcorcón
Valentziako Erkidegoa Eldense
1. Amorebieta
5. Real Sociedad B
7. Osasuna B
13. Real Unión
20. Bilbao Athletic
1. Sestao River
2023-24 Galizia Deportivo Coruña 6-3 (2-1, 2-4) Valentziako Erkidegoa Castellón Andaluzia Córdoba
Andaluzia Málaga
9. Real Sociedad B
11. Sestao River
12. Osasuna B
15. Real Unión
19. Amorebieta
1. Bilbao Athletic
2. Barakaldo
2024-25 Amorebieta
Real Sociedad B
Sestao River
Osasuna B
Real Unión
Bilbao Athletic
Barakaldo
  • igoera lortu zuten euskal taldeak
  • maila galdu zuten euskal taldeak

Euskal taldeak

2024-25 denboraldia

Taldea Hiria/Herria Zelaia
         Amorebieta Zornotza Urritxe
         Barakaldo Barakaldo Lasesarre
         Bilbao Athletic Bilbo Lezama
         Osasuna B Iruñea Taxoare
         Real Sociedad B Donostia Zubieta
         Real Unión Irun Stadium Gal
         Sestao River Sestao Las Llanas

Guztira

2024-25 barne.

Taldea Denboraldiak
         Real Unión 4
         Bilbao Athletic 3
         Real Sociedad B 3
         Osasuna B 3
         Amorebieta 2
         Sestao River 2
         CD Tudelano 1
         Barakaldo 1

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Así es la nueva y liosa Segunda B explicada a la perfección: grupos ascensos, descensos...» AS.com 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).

Ikus gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q100146559
  • Wd Datuak: Q100146559
  • i
  • e
  • a
Espainiako futbol txapelketak
Espainiako Liga (Gizonezkoak)
---------------
Espainiako Kopak (Gizonezkoak)
---------------
Emakumezkoen txapelketak