Lau teilatu

Lau teilatu
Itoizen musika-lana
Egilea(k)Juan Carlos Perez
Argitaratze-data1978
IzenburuaLau teilatu
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock
Hizkuntzaeuskara
TonoaSol maior
Deskribapena
Honen parte daItoiz (diskoa)

Lau teilatu Itoiz taldearen abestia da.[1] Euskarazko abesti garaikideen artean ezagunenetariko bat da,[2] izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan bigarren hautatu zuten. 1978an izen bereko Itoiz diskoan kaleratua izan zen. Ordutik hainbat taldek abestiaren bertsioak kaleratu dituzte.

Musika

Musikaren aldetik pop musikan ohikoa den bezala, bi alde nabarmen ditu. Alde batetik, abestia bera, formalki aldakorra izan daitekena; bestetik, leloa du, ezaguna den Lau teilatu gainean, Ilargia erdian... esaldiarekin hasten dena[3]:


 \relative c''
 {
 \key g \major
 \tempo 4=90
 \time 4/4
 \partial 4 g8 g8 
 a8 a8 a16 b8 a16 ~ (a4) a16[ b8.]
 c8 d8 c16 b8 c16 ~ (c4) a16[ b8.]
 c2 ~ c8) c8 b8 a8 b8 b8
}
 \addlyrics {
Lau tei -- la -- tu gai -- ne -- an --
I -- lar -- gi -- a er -- di -- an --
e -- ta zu -- go -- runtz be -- gi -- ra
}


Diskoko beste abestiek rock progresibo itxura dute[4], baina Lau teilatu balada motakoa da[5].

Letra

Juan Carlos Pérezek beti esan du euren taldean letrak ez zirela garrantzitsu, musika sortzen zutela eta, ondoren, euskaraz zekien norbaiti eskatzen ziotela letra jartzea[6]. Ezezagunak diren aipamen asko biltzen ditu, adibidez ta zer, ondo? zelan dihoa zure bufanda txuria?. Badira beste batzuk ezagunak direla, adibidez Benito Lertxundik abestutako Maria Solt eta Kastero abestiari egiten dioen erreferentzia. Abesti hori, hala ere, Pierre Topet "Etxahun" koblakariarena da.

Bertsioak

Genero askotako hainbat artistak abestia bereganatu dute:

  • Mikel Erentxunek eta Amaia Monterok 2006an Gaztea: The Singles bildumarentzat bertsio bat egin zuten.[7]
  • Bilboko Orkestra Sinfonikoak Itoizen zenbait abesti jo zuen.[2]
  • EH Sukarra taldeak 1992an rock bertsioa egin zuen.
  • Nahi Ta Nahiez (1995)[8]
  • Rumba Norte (2000) flamenko bertsioa
  • Umpah Pah talde katalanak ere abestu zuen[9].

2019an EiTBk urtero egiten duen Maratoian abesti honen bertsioak egin zituzten[10].

Kuriositateak

Kantua gogoratuz, Bizkaiko Ea herrian kantu honen omenezko plaza txiki bat dago, Belenengo kalea eta Jesusen kalea elkartzen diren tokian.

Erreferentziak

  1. Ribera, Anje. (2012-1-25). «Itoiz – Lau teilatu» El Correo.
  2. a b Pérez Chávarri, Inés. (2009-7-4). «Juan Carlos Pérez hace renacer a Itoiz en versión sinfónica» El País.
  3. Lau teilatu — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  4. (Gaztelaniaz) Zaldua, Iban. (2016-05-27). Biodiscografías. Editorial Páginas de Espuma ISBN 9788483935057. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  5. (Ingelesez) Martinez, Sílvia; Fouce, Héctor. (2013-07-18). Made in Spain: Studies in Popular Music. Routledge ISBN 9781136460067. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  6. «Juan Carlos Perez: «Itoiz-en lehenengo letrak barregarriak dira»» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  7. Nuevo dueto: Amaia y Mikel Erentxun “Lau teilatu”. .
  8. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-12-07). Lau teilatu NAHI TA NAHIEZ. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  9. Inma Gene. (2008-11-09). lau teilatu umpah pah. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  10. «Lau Teilatu abestiaren zure bertsioa. Sortu zure bertsiorik onena eta haur minbiziari aurre egiten lagundu.» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).

Kanpo estekak

  • Itoiz taldea "Lau teilatu" abestia joaz youtube.com webgunean entzungai (hitzekin batera).
  • Itoiz taldearen "Lau Teilatu" abestiaren hitzak irakurgai.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11257321
  • Wd Datuak: Q11257321