Inertzia-bolante

Leonardo da Vinciren marrazkietan oinarritutako inertzi bolantea

Inertzia-bolantea inertzia erabilita energia biltzeko balio duen asmakizun mekanikoa da. Inertzi bolanteek euren biraketa abiadura aldatzeko erresistentzia dute eta horrek abiadura mantentzen laguntzen du indar momentua aldakorra denean, adibidez pistoietan oinarritutako motor batean.

Inertzi bolanteak erabilgarriak izan daitezke ere elektrizitatea erabili behar duten esperimentuetan, sare-publikoan dagoen elektrizitateak piko ezberdinak izan ditzakeelako. Azken urteotan inertzi bolanteak ikertzen dihardute ibilgailu eta zentraletan erabiltzeko, energia gordetzeko sistema onak izan baitaitezke.[1]

Fisika

Inertzi bolante batean bildutako energia zinetikoaren formula hau da:

E k = 1 2 I ω 2 {\displaystyle E_{k}={\frac {1}{2}}\cdot I\cdot \omega ^{2}}

non

ω {\displaystyle \omega } abiadura angeluarra den eta
I {\displaystyle I} biraketa ardatzarekiko masak duen inertzia momentua den.

Momentu horiek kalkulatzeko hainbat formula daude:

  • Zilindro solido batentzat: I z = 1 2 m r 2 {\displaystyle I_{z}={\frac {1}{2}}mr^{2}} ,
  • Pareta fineko zilindro batean: I = m r 2 {\displaystyle I=mr^{2}\,} ,
  • Pareta ez-fineko zilindro batean: I = 1 2 m ( r 1 2 + r 2 2 ) {\displaystyle I={\frac {1}{2}}m({r_{1}}^{2}+{r_{2}}^{2})} .


Erreferentziak

  1. J. M. Campillo Robles, Z. Muneta, Inertzia-bolanteak: nola metatu energia biraketan, Elhuyar, Zientzia eta Teknologia (2017-10-19): http://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-librean/inertzia-bolanteak-nola-metatu-energia-biraketan/]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q183576
  • Commonscat Multimedia: Flywheels / Q183576

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00563053
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q183576
  • Commonscat Multimedia: Flywheels / Q183576