Ilargiaren alde ezkutua
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Back_side_of_the_Moon_AS16-3021.jpg/300px-Back_side_of_the_Moon_AS16-3021.jpg)
Ilargiaren alde ezkutua Lurretik ikusten ez den ilargi-hemisferioa da. Bestea Ilargiaren alde ikusgaia da. 1959an lehendabizikoz Luna 3 sobietar misioak fotografiatu zuen[1] eta 1968an lehendabizikoz gizaki batek ikusi zuen, Apollo 8 misioan. Bere azala zimurra da oso, hainbat talka krater eta ilargi-itsaso gutxi dituelako. Bertan dago eguzki-sistema osoko bigarren kraterrik handiena, Hego Polo-Aitken arroa deritzona. Adituek irratiteleskopio erraldoi bat eratzea proposatu dute, Lurretik etorritako interferentziarik ez dagoelako. Egun, ez da inoiz gizakiak esploratua izan.
Erreferentziak
- ↑ Azkargorta Aretxabala, Jon. Ilargiaren alde ezkutua. Elhuyar Fundazioa.[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
Datuak: Q816838
Multimedia: Far side of the Moon / Q816838
![]() | Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |