Bretxako azoka

Bretxako azoka
Bretxako azokaren eraikin nagusia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′24″N 1°58′58″W / 43.32344°N 1.98276°W / 43.32344; -1.98276
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1871
Arkitektura

Bretxako azoka edo Bretxako merkatua Donostiako (Gipuzkoa) Parte Zaharrean dagoen azoka historikoa da. 1871an sortu zen, Bretxa izeneko lekuan, harresiak eraitsi ondoren. Egun, hiru gunetan hedatzen da: Merkatu eraikina (Boulevardean, zaharrena; hor dago Bretxako merkataritza gunea), Arrandegi eraikina (Iñigo kalean) eta Bretxa plaza (eta haren lur azpia, berriena).

Merkatu eraikinaren hormetako batean Andresa Portugal irudia dago.

Historia

Bretxako azoka 1870an ireki zen, baina bere izena XVIII. mende hasierako gertakari batetik datorkio. 1719an, Berwick dukearen tropek hiria eraso zuten, eta inbasioa burutzeko Frantziako armadak bi arrakala handi (bretxa) egin zituen garai hartan bertan zegoen harresian. Gerora, 1813ko abuztuaren 31an, tropa anglo-portugaldarrek hiria bereganatu zuten, gune beretik erasotzen.

1815ean, eta batez ere, 1841eko Ugartemendiaren planean, Bretxa eremuaren sorreraren lehen zantzuak agertu ziren. 1862an hiria hedatzeko lehiaketa bat egin eta harresia eraistea erabaki zen. 1864an bota zuten harresia, eta hiri "zaharraren" eta hiri "berriaren" artean kokatu zen Bretxa eremua.

1870ean hasi ziren merkatua eraikitzen, U itxurako oinplanoa, hegoalderantz irekita zuen iturridun patioarekin.

Jose Goikoa arkitektoaren eskutik egin ziren merkatuaren lehen berritze lanak 1898an: patioa estali eta Boulevardera ematen zuen fatxada irekia itxi ziren. Eraikinean bestelako aldaketak ere egin ziren, hala nola, ate berriak ireki eta horma-atalak estaltzeko itxi.

Arrandegi eraikina

Juan Rafael Aldai arkitektoren proiektuari esker, 1928an eraiki zen gaur egun Arrandegi eraikina bezala ezagutzen dena. Egungo eraikinaren aurretik beste bi eraikin egon ziren bertan eta izen berberarekin; bata 1842 eta 1899 urte bitartean, eta, bestea, 1901. urtetik aurrera.

1999an, bi eraikinak hustu egin ziren barrualdetik, merkataritza-gunea eta gaur egungo parkina eraikitzeko. Lan hauek burutzen ziren bitartean, antzinako harresiaren arrastoak azaldu ziren, gaur egun lur azpiko parkinean ikusgai daudenak.

Kanpo estekak

  • Bretxako merkatua, Hiru.com webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255491
  • Commonscat Multimedia: Bretxa Market, Donostia-San Sebastián / Q12255491

  • Wd Datuak: Q12255491
  • Commonscat Multimedia: Bretxa Market, Donostia-San Sebastián / Q12255491


  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenak
Plazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak
Euskal Herriko merkataritza-guneak

Arcco Amara • Artea • BAB2 • Ballonti • Bidarte • Bilbondo • Boulevard • Bretxako azoka • Carrefour Oiartzun
El Corte Inglés Bilbo • El Corte Inglés Gasteiz • El Corte Inglés Iruñea • Eroski IruñaDendarabaGarbera • Gorbeia • Ibarreta
Itaroa • Lakua Center • Las Cañas • Los Fueros Boulevard • Mamut Oiartzun • Max CenterMegapark
Mendibil • Morea • Puente de la Ribera • San Martingo merkatua • Txingudi • Urbil • Vialia Abando • Zubiarte