Bizenta Mogelen irudia, Durangoko udal liburutegiko plakatik hartua.
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza
Azkoitia, 1782ko ekainaren 6a
Herrialdea
Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza
Abandoko elizatea, 1854ko irailaren 29a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
Juan Jose Mogel
Hezkuntza
Hizkuntzak
euskara gaztelania
Jarduerak
Jarduerak
idazlea
Lan nabarmenak
ikusi
Ipui onac
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal (Azkoitia, Gipuzkoa, 1782ko ekainaren 6a - Abando, Bizkaia, 1854ko irailaren 29a) euskal idazlea izan zen. Osaba Joan Antonio Mogelek ikasketak eman zizkion etxean[1]. Horri esker, garai hartako emakume batentzat erabat ohiz kanpokoa zen hezkuntza akademikoa lortu zuen. Ipui onac izenburuko alegia-bilduma idatzi zuen, eta 1804an argitaratu.
Oso gaztea zela, umezurtz geratu eta Markinan bizi izan ziren anai-arrebak osabarekin, Joan Antonio Mogelapaiz idazlearekin, bizitzera joan zen. Osabak, Peru Abarkaren egileak, euskaraz, gaztelaniaz eta latinez irakurtzen eta idazten irakatsi zion[2][3]. 1817an Eleuterio Basozabalekin ezkondu eta Abandora joan zen bizitzera[3]. Ez dugu ahaztu behar garai hartako baserritar gehienak behartsuak zirela eta krisi ekonomiko eta soziala ikaragarria zela. Azkenean, matxinadak eta gudak piztu ziren.
Idazle gisa
Luis VillasantekEuskal Literaturaren Historian honako hau zioen:
«
Bizentak liburu bikaina utzi digu zenbait kontzepturengatik. Lehenik, emakume batek idatzi zuelako, kasu bakarra baita euskal literatura zaharrean. Azpimarratzekoa da egileak 22 urte besterik ez zituela eleberria argitaratu zuenean, 1804ean, bere osaba apaiza hil zen urte berean.
»
Garai hartan ez zegoen ondo ikusia emakumeek idaztea, eta zenbaitetan gizonen izengoitia erabiltzen zuten, Fernán Caballerok (Cecilar Bohl de Faber), adibidez. Rosa Gudmundsdóttir Islandiako idazleak bere bizimodu tristea kantatzen zuen bertsotan, baina bere sexu eta egoerari zegokion bezala, neskamea izaten jarraitu zuen. Adibiderik ezagunena Mary Shelley da, Frankenstein idatzi zuena[4].
Gizonak erantzun zion gaitasuna zuela, baina emakume batek ez zuela zertan idatzi eta are gutxiago argitaratu. Bizentak idazlea izateagatik bere ausardia onartzen zuen eta bazekien irakurle askok galdetuko ziotela bere buruari zergatik ez zituen emakumeen lanak egiten, josi, adibidez. Kultur maila handiko familia batekoa izanik, osabak latina irakatsi zion eta idazten animatu zuen.[4]
Idazleaz gain, itzultzailea ere izan zen eta emakumeen hezkuntzarako eskubideak aldarrikatu zituen.[5]
«
Pentsatzen dut Bizenta Mogel, Zaldubi edo Oxobi bezalako alegialariei buruz, haiek abiarazi zutelako narrazio generoa euskal literaturan: lortu zuten, alegia genero erdi-jaso erdi-herrikoia hautatu zutelako, irakurlego zabala ukan zutelako xede, eta ez beste batzuek bezala publiko kultua bakarrik (hala nola Juan Antonio MogelekPeru Abarkarekin).
Euskarazko lehen fabula-liburua da hau eta emakumezko batek euskaraz inprimatutako lehen liburua[5]. Garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen. Bertsoak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultua baina ulerterraza, ume eta baserritarrentzat idazten zuen eta[4]. Fabulaz gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz, zintzotasuna eta mantsotasuna eskatuz.
Bizenta Mogelen garaiko usteen arabera, ahozko tradizioko ipuinak ez ziren egokiak, hauek ez zirelako moralaren aldetik behar bezain zuzenak. Ipuinek balio didaktikoa behar zuten, onak izango baziren. Protagonistatzat animaliak zituzten alegia klasikoak ziren "ipuin onak"; izan ere, "irakaste ederrak" ematen zituzten. Honela dio lanaren hitzaurrean:
«
Aitu diot ondo dakian bati, Ipui oek izango dirala guziz onak aztuerazotzeko Nekazarien etxeetatik Ipui oker, ta zatarrak, nola sagar ederrak, ta diru berdiñean saltzen daudenean, baztertu ta saldu ezinda gelditzen diran sagar miñ ta motelak. Nork txori gerezi txatarrai begiratzen dioe dauzkanean eskubatera gerezi anpollak?
»
Bizentaren hitzaurrean bi motatako ipuinak bereizten ditu, "atsoen ipuinak" eta "ipuin onak". Lehenengoak, barre egitekoak dira, dibertitzeko helburua besterik ez dute. Ipuin onak, aldiz, dibertigarriak izanda ere, irakaspen bat dakarte, helburua irakastea izanik[7].
Bizenta Mogel liburutegian —hau da, Durangoko udal liburutegian— idazlearen omenez ezarritako plaka.
Aitorpenak
Bizenta Mogel Donostiako Intxaurrondo auzoanDurangoko Udalak, 2017komartxoaren 8an, herriko liburutegiari Bizenta Mogel izena eman zion[8], euskaraz argitaratu zuen lehen emakumea izateagatik. Erabaki hau, Andereak Elkarte feministak Berdintasun Kontseiluan egindako proposamenaren erantzunez hartu zuen Udalak.
Donostiako Intxaurrondo auzoko kale batek Bizenta Mogel izena darama.[9]
Azkoitiko ospetsuen zerrendan azaltzen da eta kale batek Bizenta Mogel izena du
Markina-Xemeingo[10] parke batek Bizenta Mogel izena du.
Erreferentziak
Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).
↑(Frantsesez)«Mogel, Bizenta - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus(Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
↑ abBidegileak : E. Bustintza Lasuen "Kirikiño", Bizenta Mogel eta Elgezabal, Jose Manuel Etxeita, Txomin Agirre. Vitoria-Gasteiz : Gobierno Vasco, Secretaria General de Política Lingüística = Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia.
↑«La biblioteca de Durango se llama desde ayer Bizenta Mogel, pero, ¿ya sabes quién fue esta mujer?» Mugalari 2017-03-09 (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
↑(Gaztelaniaz)«El parque Bizenta Mogel amplía desde hoy las zonas de ocio de Markina» El Correo 2019-04-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizenta Mogel
Ipui Onac Klasikoen Gordailua
Ipui Onac Auspoa-Euskaltzaindia
«Bizenta Mogel», Literaturaren Zubitegia.
Mari Jose Olaziregi, «Bizenta Mogel, (1782-1854) edo euskal tradizio literario endozentrikoa pitzatu zenekoa», IKER, 14., 2003. II. liburukia, 203-221 orr.