Béatrice Urruspil

Béatrice Urruspil
Bizitza
JaiotzaDonapaleu, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Gazteluma saria  (2010) : Gizaki bakartiak

Literaturaren Zubitegia: 818

Béatrice Urruspil (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1975) Idazle baxenafarra da.

Biografia

Ikasketak

Goi mailako ikasketak egiteko txanda iritsi zitzaionean, maletak egin eta Arte Ederrak estudiatzera abiatu zen Bordele aldera eta denetarik landu du eremu horretan: pintura, eskultura, bideogintza... Ondoren, Baionan euskal lizentziatura bat egitera animatu zen.

Ibilbide profesional

Lan esparruari dagokionez besteak beste, irakasle moduan aritu da. Egun, elkarte batean dihardu lanean eta arte erakusketak antolatzeko egitekoa du bere gain. Ipar Euskal Herriko gazteen artean euskaraz idaztea bultzatzen duen Gazteluma lehiaketaren irabazlea izan zen Béatrice eta urtebeteko lanaren ostean, 2010eko martxoan, Gizaki Bakartiak[1] liburua publikatu du.

Idazlanak

  • Gizaki bakartiak (Elkar, 2010, ISBN 9788497838207)

Erreferentziak

  1. «gizaki bakartiak. Beatrice Urruspil. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q32115889
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 152949199
  • ISNI: 0000000102553336
  • Literaturaren Zubitegia: 818
  • BNF: 16232857m (data)
  • SUDOC: 147793629
  • Wd Datuak: Q32115889